Pakea Bizkaia Montevideon

2013ko February 15Bisita departamentu arteko interesekotzat jo da eta helburuen artean Montevideo eta Durangoren arteko harremana estutzea du. Tripulatzaileek Uruguayeko hiriburuko alkatesa den Ana Oliverari bizkaitar udaletxeko opari bat emango diote.

Pakea Bizkaia gaur iritsiko da Montevideora. Horren bisita departamentu arteko interesekotzat jo da eta helburuen artean Montevideo eta Durangoren arteko harremana estutzea du. Tripulatzaileek Uruguayeko hiriburuko alkatesa den Ana Oliverari bizkaitar udaletxeko opari bat emango diote. Durangon aurkitutako Mikeldi eskultura piezaren erreplika bat da. Erromatarren aurreko jatorria du eta lau hankako animalia bat irudikatzen du. Hurreratze horren arrazoia Montevideoko fundatzailea 1724.urtean Durangoko Bruno Mauricio de Zabala izanagatik eman da.

Pakea Bizkaiako tripulazioari Ana Olivera alkatesak egingo die harrera otsailaren 18an (astelehena) arratsaldeko 16.00etan Montevideoko Udaleko Sede egoitzan. Gero, Pakea Bizkaiako kapitaina eta nabigatzaile profesionala den Unai Basurkok hitzaldia emango du. Zuzentzen duen gizarte hezkuntza-proiektua eta egindako espedizioak azalduko ditu, besteak beste. Belaontzia ia astebetez egondo da Montevideoko portuan eta otsailaren 19an (asteartea) hori bisitatzeko aukera izango dute hiritarrek (11:30-13:30/17:30-19:30).

Horrez gain, tripulazioa Haize Hegoa Euskal Etxeko diasporarekin izango da harremanetan. Horiek harrera beroa prestatu diete astebururako. Eusko Indarra dantza taldeak ohorezko dantza egingo die, danborrek Uruguaieko “Candombe”-a joko dute eta ongi etorria emateko afaria prestatu diete ere. Horrez gain, asteburuan zehar hiria erakutsiko diote tripulazioari. Aurretik egindako geldialdietan ere, tripulatzaileak Buenos Aireseko, Necocheako, Bahia Blancako eta Puerto Madryneko hainbat euskaldunekin izan dira.

Atrás