Durango eta Montevideo, Pakea Bizkaiari esker gertuago

2013ko January 23Durangoko Udaleko Kultura zinegotziak, Andoni Iruarrizagak, Pakea Bizkaiako ordezkaria den Iker Basurkori “mikeldi” bat grabatua duen plaka bat eman dio, Pakea Bizkaiako triulazioak Montevideon egin behar duten geldialdian, bertako Udalari emateko.

Gaur asteazkena, Durangoko Udaleko Kultura zinegotziak, Andoni Iruarrizagak, Pakea Bizkaiako ordezkaria den Iker Basurkori “mikeldi”* bat grabatua duen plaka bat eman dio, Pakea Bizkaiako triulazioak Montevideon egin behar duten geldialdian, bertako Udalari emateko. Horrek, bi herrien arteko hurbiltzea gauzatzea du helburutzat. Montevideo eta Durangoren arteko konexioa Bruno Mauricio de Zabala da, zeina 1724an Uruguaieko hiriaren fundatzaile izan zen eta Durangoko Zabala auzoan jaio zen 1682ko urriaren 6an. “Adiskidetasun mezua helarazi nahi zaio Montevideoko Udalari”, adierazi du Iruarrizagak.

Durangoko Udalean egin den prentsaurrekoan, Basurko eta Iruarrizagaz gain, hirugarren etapako sei tripulatzaile berriak izan dira, hala nola, Aldaieta Itsas Elkartearen lehendakaria, Juan Jose Orozco, izan ere, bi tripulatzaile arabatarrak elkarteko kide dira. Tripulatzaileak Ushuaiarantz bidaiatuko dute datorren otsailaren hiruan belaontziaren patroiarekin, Unai Basurkorekin, bigarren kapitanainarekin, Gonzalo Terceñorekin, eta Hezkuntza koordinatzailearekin, Andrea Ruizekin elkartzeko. Horrela Bahia Blankatik Antarktiar Penintsularantz abiatu ziren beste tripulatzaileak ordezkatuko dituzte. Gutxi gora-behera, Pakea Bizkaiako tripulazioak otsailaren 15ean Montevideora iristea du aurreikusia eta horien bisita Udaleko Nazioarteko Harreman eta Lankidetza Atalak interesekotzat jo du. Ana Maria Olivera alkatesak egingo die harrera iristean. “Montevideoak proposamen hau beso zabalka hartu du”, adierazi du Basurkok.

Bertan, Haize Hegoa Euskal Etxearekin batera, beste ekitaldien artean, hitzaldi bat eta ate-irekien eguna antolatu dute gizarte-hezkuntza proiektua ezagutarazteko Uruguayeko hiritarren artean. Euskal diasporarekin kontaktuan izango dira eta bertan burutuko dituzten jarduerak direla eta, gure lurraldea sustatuko dute.

Tripulazioak Groenladia-Ternuako espedizioan 2011.urtean Plentzia eta Placentia (Ternuako Hegoaldean) elkartu zituen. Sabino Laurizika ikertzailearen arabera, ziurrenik, Placentiaren izena bertan arrantza egiten zuten euskaldunek emana da eta Plentzia izenetik etor daiteke. Egungo espedizioan, Pakea Bizkaia gizarte-hezkuntza proiektuak ozeanoz bestaldeko bi herriren arteko gerturatzean parte hartu du ere. Oraingoan, Durango eta Montevideo.

*Mikeldi idoloa lau hankatako erromatarren aurreko animalia baten ordezkaria da. Durangon 1864an topatu zen eskultura pieza da.

Atrás