EMEC-ERA eta BILLIA CROO wave energy site-ra bisitaldia

2010ko August 26Abuztuaren 25ean, asteazkena, Orkadetako irlarik garrantzitsuenean dagoen Stromness herrian dauden EMEC (European Marine Energy Centre) bulegoak bisitatu ditugu. Bertan, olatuen, korronteen eta mareen indarraren bitartez lortu daitekeen energia aztertzen da, eta honetarako beharrezkoa den teknologiaren garapena.

Eileen Linklater-ekin, bezeroen harreraz arduratzen den bertako langilea eta marketingaren gerentea dena, egon gara eta beronek azaldu digu zentro honetan zer egiten duten, nola eta zeintzuk diren beraien helburuak.

Ondoren, Billia Croo-nera abiatu gara, “ Wave Energy  Site”-ra hain zuzen, Stromness-eko bulegoetatik 5 bat km-tara aurkitzen dena. Toki honetan teknologia hau garatzeko eta olatuen indarren bitartez energia lortzeko esperimentuak egiten dira. Puntu konkretu hau kokaturik dagoen leku hau munduko zonalderik garrantzitsuenetakoa izan datieke, Ipar Atlantikora zabalik dagoelako eta olatuen eta kostaldearen artean mendebalderuntz ez dagoelako ezer milaka kilometrotan.

“Wave Energy Site”-a bi kilometrotako azalera duen alde ezberdinetan banatzen da. Alderik garrantzitsuena kostaldetik Itsaso barrura bi kilometrotara aurkitzen diren “Pelamis”-ak dira (energia sortzeko saltxitxa metaliko batzuk, zehaztasun gehiagorako sartu EkoPakeara). Lurrean behaketa puntu ezberdinak aurkitzen dira. Haietako batean Stewart itsas-biologoarekin egon gara eta bide batez elkarrizketatu egin dugu. Beronen lana Pelamisak aurkitzen diren zonaldea monitorizatzea da, honela tresna hauek zonaldeko itsas-bizitzan nola eragiten duen aztertuz.

Estazio metereologiko bat ere aurkitu dugu, bertan zonaldeko datu metereologikoak jasotzen dituztelarik (haizearen intentsitate eta norabidea, airearen temperatura, hezetasuna, euria eta presio barometrikoa). Ikusi dugun hirugarren estazioan Pelamisak kontrolatzen dira, eta bertan aparatu hauek sortzen duten energia jaso eta akumulatzen dute.