Unai Basurkok 2012.Urteko Proiketuaren Saria jaso zuen Galizian

2013ko September 9NazioartekoTerras Gauda Sariak

XXVII. Asturiaseko Printzipearen Trofeoaren bigarren eguneko protagonistak Nazioarteko Terras Gauda Bela Sariak izan ziren. Baionan (Galizian) izan zuten leku pasa den irailaren 7an (larunbata). Giro ona nagusi izan zuen zeremonian, jaso zuen Unai Basurkok Pakea Bizkaiari eman zitzaion 2012.Urteko Proiektuaren Saria. Epaimahaiak nabigatzaile euskalduna buru duen proiektuaren “giza eta kirol balioak” azpimarratu zituen eta horrek “espedizio ezberdinetan ingurumen naturalaren eta garapen jasangarrirako heziketagatik egiten duen sustapena, hala nola ingurumenarekiko errespetuaren aldekoa eta baita baliabide naturalenganakoa” aipatu zituen.

Basurkok adierazi du sari hau jasotzeak “ilusio handia” egin diola. “Pakea Bizkaiaren talde osoarentzat da saria”, azpimarratu du Portugaletekoak. “Kirolaren jatorria giza-balioen garapenaren aldekoa jarraitu behar du izaten. Ez da beti garaipenaren menpe egon behar, izan ere, esfortzua eta dedikazioa dira garaipena ere bere horretan”, baieztatu du. “Azken hiru urte hauetan 35.000 milia baino gehiago nabigatu ditugu. Tripulazio nabigatzaile bezala trebatu da eta baita pertsona bezala ere. Arrakasta, nabigazioak arazorik gabe amaitu izana da eta etxera Pakea Bizkaiarekin itzultzea”, dio.

Bertaratu zirenen artean, Manuel Villaverde Fernández, Galiziako Bela Federazioaren Lehendakaria; Maria Nava Castro, Galiziako Turismo Agentziaren Zuzendaria eta Antonio Coello, Pontevedrako Gobernuaren Ordezkariordea izan ziren.

2012.edizioko sarituak honakoak izan ziren:
• Urteko Proiektua: Pakea Bizkaia
• Urteko estropadalaria: Tamara Echegoyen
• Urteko ORC 0-1 ontzia: Cenor
• Urteko ORC 2-3 ontzia: Codaste
• Estropadetako Talde Onena: Plis Play
• Bela Kirolari laguntza gehien eman dion erakundea: Turismo Rías Baixas
Komunikazioaren Mariano Aguado Saria: Panorama ekoizpen-etxea

Argazkia: María Muiña

Atrás