Unai Basurkok asteartean aurreikusi du Buenos Airesera iristea

2012ko November 16Azken egunetan, Pakea Bizkaiak Ozeano erdian dagoen ekaitz bat zeharkatuz nabigatu du.

Azken egunetan, Pakea Bizkaiak Ozeano erdian dagoen ekaitz bat zeharkatuz nabigatu du. Horrek 35 korapilotik gorako haizeak sortu ditu. Hala ere, tripulazioarentzat okerrena Hegoekialdetik zetorren itsasoa izan da, zeinak belaontzia zetorren Iparraldeko itsasoarekin jotzerakoan, ezegonkorrak ziren olatuak sortu ditu noiz edo noiz. Horiek Pakea Bizkaiak eserleku egokia aurkitu zezan eragotzi dute.

Azken egunetan tripulazioak tenperatura nabarmenki jaitsi dela nabaritu du eta, euria dela eta, ur-jantziak erabili behar izan dituzte. Hala ere, tripulatzaileek olatuekin nabigatu izana eskertu dute, hala nola tenperaturen jaitsiera.

Gaur ostirala, egonkortasuna, berriro ere, itzuli da, presio altuei eta ekialdeko haizeei esker.
Egunsentitik, itsasoa lasaitzen joan da, ekaitza bere posiziotik 1600 miliatara aurkitzen baita. Datozen egunetan, antizikloia indartuko da, eguzkia berriro ekarriz eta belaontzia Rio de la Plataraino eramango duten haizeek lagunduz. Bertara, gutxi gora-behera astelehenean iritsiko dira. Aurreikuspenak betetzen badira eta Pakea Bizkaiak orain arteko abiadura mantentzen badu, kapitainak Buenos Airesen astearte arratsaldean sartzea aurreikusten du.

Tripulazioa nekatuta dago, izan ere, gau dexente eman dituzte lo gutxi eginez, baina oso pozik daude baldintzetara ezin hobe egokitu direlako. Ajedrez txapelketarekin zenbait egunez jarraitu ezin izan dute, baina gaur berriro partidei aurre egingo diete, eguzkia badago bizkarrean horretaz gozatuz ere.

Argazki gehiago.

Atrás