ESKOZIAruntz

2010ko August 19Ipar Irlandako Portrush herrian bi egun pasa ondoren, tripulazioak amarrak soltatu zituen atzo Eskoziara abiatzeko.

Hurrengo helmuga Fort Williams da, eta handik, Ness lakua zeharkatuz, Invernessera helduko dira. Horretarako Caledoniako kanaletik pasa beharko dute eta bertara gaur bertan heldu dira.  Kanal honek bere tokirik meharrenean milia bat baino gutxiago dauka zabaleran, eta luzeran 10 milia ; honela, Ekialdean geratzen den itsasondoko indarraz babestuko dira ordu batzuetan zehar.

Behin Fort Williamsen egonda, 29 esklusa edo ate dituen 50 miliako ubidearen sarrera daukate. Bidaia bi egunetako iraupena dauka, beraz,  Ness lakuan pasako dute gaua. Bihar goizean Invernessera abiatuko dira, eta bertan, hainbat bisita dituzte progrmatuak. Garrantzitsuenak bi dira: “Trees for life” taldearekin da lehenegoa. Talde honek boluntarioak batzen ditu lakua zuhaitzez landatzeko. Bigarrena “Ecovillage” bisitatzea da, herri jasangarri eta ekologikoa. Hemen ideiak hartuko dituzte behin Bizkaiara heltzen direnean erakusteko eta aplikatzeko.