ALEMANIAruntz

2010ko October 4Norbegiako uretan zehar aste batzu igaro ostean eta itsaso Baltikotik trabesia labur baten ostean, Pakea Bizkaia Alemaniara heldu da.

Nabigazio bi egunen ostean, Pakea Bizkaia ostiral arratsaldean iritsi da Hamburgo hiri alemaniarrera. Egun hauetan Baltiko orientaletik, Kieleko kanaletik, eta azkenik, Elba itsasadarretik gora nabigatu du Hamburgo hirira heldu arte.

Egun hauetako merkanteen trafiko dentsitatea  eta jasandako hotza dela eta, hasieran pentsatutakoa baino zailagoa izan da azkeneko nabigazio hau.

Espedizioa hasi zenetik, lehenengo aldiz deitu diote kostazainek Pakea Bizkaiari irratiaren bitartez Kiel kanalaren sarreran. Ohiko galderak egin eta gure kapitainak erantzun ostean, inongo eragozpenik gabe gure bidea jarraitu genuen.

Kanaleko ibilaldian zehar, urteko garai honetan Europako iparraldetik hegoaldeko lurralde epeletara, latitude altuetako negu gogorrak ekidin nahian emigratzen duten hainbat hegazti ikusi izan ditugu. Hauek kanalaren epeltasuna aprobetxatzen dute hegoaldera bidaiatzeko.

Kiel ubide irteeratik Hamburgo hirirako igoeran dauden 40 milietan 17 eta 20 korapiloen bitarteko eta E-ko proako haizeak izan zituzten, haize hotz hauekin tripulazio guztiak eskura zuen arropa termiko guztia jantzi behar izan zuelarik.

18:30etan Hamburgoko portura iristen gara.