Bigarren espedizioaren aurkezpena

2011ko May 24Unai Basurko eta bere tripulazioak igande honetan irtengo dira Ternuarantz kontaktu berrien bila. Irteera Bilboko Itsasbide Itsas Museotik izango da, eguerdiko 12.00etan, Zubi eskegitik 13.00ak inguru pasako dira.

Aurkezpena gaur goizean izan da eta bertan espedizioari buruzko informazioa eman da. Oraingoan belauntzia Groenlandiako hegoaldea bisitatuko d,u oso lurralde aberatsa izanik bioaniztasunari zein fiordoei dagokionez.

Bidai honen helburu nagusia euskal arrantzaleei omenaldi bat egitea da, XVI.mendetik baino lehen Ternuara joaten zirenak baleak eta bakailaoa arrantzatzeko. PAKEA BIZKAIAk arrantzale haien bizimodua berreskuratu nahi du adibide moduan. Bizkaiatik irtengo gara, Ipar Atlantikoa zeharkatuz Groenlandiara heldu arte.

Balea izango da espedizioaren punturik garrantzitsuenetarikoa, euskaldunon historian zehar gertatu den bezala, orain bait da momentua garai haiek gogoratzeko eta animali hauengana era lagunkoi batean hurbiltzeko.