PAKEA BIZKAIA badago Galwayen

2010ko August 12Gauerdia inguru PAKEA BIZKAIAk Galwayra iritsi zen, baina, itsabehera zela eta ezin izan zuten portura sartu, bertara bakarrik itsagorarekin sartu baitaiteke. Beraz, goizeko seiak aldera sartu dira Galwayeko portura, eta jadanik, badaude lur irlandarrean amarratuak. Tripulatzaileak gogotsu zapaldu dute lurra, nahiz eta urte asko daramaten nabigatzen beti eskertzen da ibiltzea. Gainera, aurreko orduak ez dira oso [...]

Gauerdia inguru PAKEA BIZKAIAk Galwayra iritsi zen, baina, itsabehera zela eta ezin izan zuten portura sartu, bertara bakarrik itsagorarekin sartu baitaiteke.

Beraz, goizeko seiak aldera sartu dira Galwayeko portura, eta jadanik, badaude lur irlandarrean amarratuak. Tripulatzaileak gogotsu zapaldu dute lurra, nahiz eta urte asko daramaten nabigatzen beti eskertzen da ibiltzea. Gainera, aurreko orduak ez dira oso onak izan, haizea, ekaitzak etab. direla eta.

Gaur, Andrea eta Ainara, (hezitzaileak), Simon Berrowrekin geratu dira, Irish Whale and dolphin groupeko kidea. Talde honek izurdeekin egiten du lan eta horrela dokumentalerako informazioa batuko dute, baita material didaktikoa osatzeko, behin Bizkaira bueltatzean ikasleei erakusteko.

Larunbatean edo igandean, meteorologiaren arabera, hurrengo helmugarantz abiatuko dira, Giant’s Causeway, bertarako bidaia bi edo hiru egunekoa izango da.