Pakea Bizkaia eta Europako Ingurugiro AGENTZIA

2010ko September 30PAKEA BIZKAIA taldea Europako Ingurugiro Agentziarekin bildu da. Bilera honetan Pakea Bizkaia lantzen ari den hezkuntza proiektua azaldu zitzaien.

Agentziako kideek interes handia erakutsi zuten, Atlas birtual bat egiten ari baitira non jasangarritasunarekin erlazionaturiko esperientziak jasotzen dituzten, eta ikertzen ari da hurrengo espedizioetan Atlas honetan nolabaiteko elkarlana burutu ahal izatea.

Bestalde, Pakearen hezkuntza proiektuarekin oso interesatuak egon ziren, Bizkaiko eskolei esperientzi hau erakutsi ahal izatea, gizartean, txikienetatik hasita, jasangarriagoa den eta ingurugiroarekin errespetutsuagoa izango den etorkizun baterako kontzientziazioa garatu ahal izateko modu egokia delako.

Pakea Bizkaia itsasontzi barruan, eta Getxoko egoitzan ere, taldeak Europako Ingurugiro Agentziarekin harremanetan jarraituko du, hauen arteko elkarlana estutu ahal izateko.