PAKEA BIZKAIA ETA KANTAURI MEETING

2011ko October 13Aste honetan Pakea Bizkaiak Mare Fondum erakundeak antolatzen dituen KANTAURI MEETING 2011 (Bizkaiko Golkoa- Itsas Ingurumena eta Jasangarritasuna) jardunaldietan parte hartuko du.

Jardunaldi hauek itsas ingurumenaren zaleentzako topalekua suposatzen dute, eta helburu nagusi bezala ingurugiro kultura sustatu,biztanleria itsas ingurugiroarekiko begirunean hezitu eta gure inguruko ekosistemen garrantziari buruz informatzea du.

Gure itsasoen oreka mantendu ahal izateko gure ekosistemak funtsezkoak dira. Bolondres eta zientzilariek ekosistemen kalteak zeintzuk diren jakitera ematen ahalegin handiak egiten badituzte ere, biztanleriak ez du arazoa ondo ezagutzen. Horrela, adituek hain ondo kontserbaturiko gure itsas hondoei buruz egiten duten hedapena oso garrantzitsua da.
Jardunaldiak ostiral eta larunbat honetan ospatuko dira Bilboko alde zaharrean Pelota kaleko 10. zenbakian dagoen CMD La Bolsa eraikuntzan.

Ostiralean arrantza politika berria, gehiegizko arantza eta gure kontsumo ereduari buruz hitz egingo da, larunbatean ostera urpekaritza eta belaren kirolari buruz. Larunbateko goizeko 11,45tan Unai Basurkok PAKEA BIZKAIA proiektu berria eta Groenlandia eta Kanadan egindako azkenengo espedizioari buruzko hitzaldia eskeiniko du.

Jardunaldietan parte hartzeko, izena eman dezakezu KANTAURI MEETING web orrialdean dagoen formularioan.