Nuuk-eko fiordoak

2011ko June 22Ostiralean Nuuk utzi zuenetik, Pakea Bizkaia belauntzia inguruko fiordoetan zehar egon da nabigatzen, Qornup Suvdlua, Nup Kangerdlua, Kapisigdlit, Umanap Suvdlua-tik zehar hain zuzen ere.

Fiordoak latzak eta malkartsuak dira eta hauen amildegiak itsaso sakonerarte sartzen dira, ikuspegi ikaragarri bat eskainiz. Fiordoetan zeharreko nabigazioa lasaia izan da eta haizea 20-22 korapilorarte igo bada ere eta izebergak badaude ere, itsasoa beti dago lasai, olaturik gabe, horregaitik ur hauetan nabigatzea oso erosoa izaten da.

Fiordoetan ia ez dago herririk ez ezta ainguralekurik, hala ere Qornoq eta Kapisillik-eko herrixketan bi gau pasatu dituzte, bertoko bizilagunek ederki harrera egin dietelarik.

Larunbatean Narssap Sermia glaziarrera hurbildu ziren, hurrengo galziarrera hurbiltzea ezinezkoa gertatu zelarik bertan askatuta zeuden izebergak zirela eta.

Oraingoan ere, ontzilariak izotz eta izebergen artean nabigatzen asko disfrutatu dute, baita fiordoaren amildegitik gertu ur gainazalera agertu den bale xibarta baten behaketarekin.