Pakea Bizkaiaren lipduba

2013ko April 11Queenen “I want to break free” abestiarekin dantza eginez Pakea Bizkaiako tripulatzaileek Ekuatorea hegoaldetik iparraldera zeharkatu izana ospatu zuten.

Queenen “I want to break free” abestiarekin dantza eginez Pakea Bizkaiako tripulatzaileek Ekuatorea hegoaldetik iparraldera zeharkatu izana ospatu zuten. “Garaipen bat da denbora gutxian, tripulazioarekin hain harreman estua lortzea. Libdup hau horren adibide da”, dio belaontziaren patroiak, Unai Basurkok.

Anglosaxoien artean ohikoa da Ekuatorea zeharkatzean batak besteari janaria botaz ospatzea eta Pakea Bizkaiaren tripulazioak era original honetan egitea erabaki zuen. Tripulatzaile bakoitzak abesti bat proposatu eta gero, bozketa egin zuten eta banda britainiarraren abestia atera zen garaile.

Tripulatzaileen arteko elkarbizitza ona Antartikara egindako espedizioaren alderdi azpimarragarrienetakoa izan da. 20,4 metroko luzeran eta 5,4ko zabaleran 8 eta 9 pertsona artean bizi izan dira zeharbideko hiru etapetan. Espazio hain txikian tripulatzaileen arteko elkarbizitza ona izan dadin, errespetua eta elkartasuna oso balio garrantzitsuak dira, hala nola, nabigazioaren egunerokotasunak eskatzen dituen zereginen diziplina jarraitzea. Garrantzitsua da ere, atsedenaldietan ondo pasatzea, tripulazioaren arteko elkarbizitza ona indartuz. Itsasoan ematen diren denboraldiak hain espazio txikian luzeak izan daitezke. Horren adibide da, azken etapako tripulazioa sei astetik gora lehorreratu gabe egon zela Atlantikoaren zeharkaldian.

Atrás