Flores, loreen irla

2011ko August 20Flores Azoreseko irla txikienen artean dago eta mendebaldean dago kokatuta.

Geografikoki Amerikako masa kontinentalean dago kokatuta eta honen ondorioz, klima ezberdintasunak ditu besteekin konparatuta. Artxipielagoko beste irletan  urtean zehar tenperatura nahiko berdin mantentzen den bitartean, Floresen euri eta haize gehiago egiten du. Horregatik guztien artean, berdeena da.

143 km2-ko hedadura du (17 km luzeraz eta 12 zabaleraz)eta punturik altuena Morro Alto da 914 metro dituelarik. Irlaren barrualdean ia ez da inor bizi eta haran, malda, tontor eta ur jauzietan bukatzen duten errekaz beteta dago. Jatorri bolkanikoa duten hainbat laku ere badaude eta iturburu sulfurosoek irlaren jatorri bolkanikoa gogorarazten digute.

Diego de Teive marinelak 1452 irla topatu zuela suposatzen da, PAKEA BIZKAIA bezala, Ternuako bidai baten bueltan. Mende bukaeran kolono flamenkoak heldu ziren landare pigmentuen bila baina irlaren kokapenak hauen esportazioa zailtzen zuenez, berehala utzi zuten irla. XVI. mende hasieran lehenengo kolono portugaldarrak heldu ziren baina askok Amerikara emigratu zuten.

1860. urte inguruan bale ehiztariak heldu ziren Amerikatik beren industria ezarriz, honen garai oparoena 30- hamarkadan izan zelarik.