JASANGARRITASUNERAKO hezkuntzari buruzko ihardunaldiak

2010ko August 30Pakea Bizkaiko eskifaiko batzuk, abuztuaren 30etik irailaren 2ra Bergenen ospatzen ari den “Etorkizun jasangarri baterako partehartze eta elkarteen arteko” ihardunaldietan egoteko aukera izan dute.

Support sareak antolatzen ditu, eta Europa osoko hezkuntzako espezialistak biltzen ditu. Helburua, irakasle, hezitzaile eta ikertzaileek ingurugiro hezkuntza eta jasangarritasunerako hezkuntzako teoria eta esperientziak konpartitzea da.

Tripulanteak Holandako unibertsitateko irakasle eta ikertzaile biren hitzaldietara joan ziren. Bertan planetaren garapenak hartzen ari duen norabideaz hitzegin zuten, eta hontan jasangarritasunerako hezkuntzak positiboki nola eragin dezakeen.

Honetaz gain, ihardunaldi hauetan Rumaniako, Malasyako, Txipreko eta Estoniako bigarren hezkuntzako ikasle batzuei sari batzuk banatu zaizkie, Supportek dinamizaturiko CO2nnect programan parte hartzeagatik, alegia. Beraien eskola eta herrietan ingurugiro eta jasangarritasunarekin erlazionaturiko iharduerak burutzeagatik izan ziren sarituak.

Taldeari beraien proiektuak aurkeztu ondoren, ikasle eta irakasleak itsasontzia bisitatu zuten, eta eskifaia osorik ezagutu zuten.