RIAS ALTAS ESTROPADA BUKATU EGIN DA

2012ko July 27Pakea Bizkaia eta bere eskifaia, Rias Altas estropada asteazkenean bukatu zuten Coruñako portuan, estropadak hasi ziren portu berdinean hain zuzen ere.

Astelehenean ontzi guztiak Corcubionetik atera eta 22 itsas milia eta nabigazio lau orduren ostean Muxiara heldu ziren. Gure belaontziak haizearen kontra nabigatu zuen yanky, trinketa eta bela nagusia txikituta zuela, horrela, espediziorako hain beharrezkoa den maniobra praktikatu ahal izan zuten ontzilariek.
Astearteko estropada hasterakoan, ipar haizeak 4-5 indarra zuen, hori dela eta, ontzilariek bela txikitu zuten. Baina haizea jaisten hasi eta berehala desagertu egin zen, estropada bukatu ezin zutelarik.
Costa da Morten ohikoa den bezala, asteazkenean, goiz goizetik atera zen lainoa eta haizea 4 korapilotakoa zen, egoera honekin ezinezkoa gertatu zen estropada ospatzea. Hala ere, Coruñara iritsi baino lehenago, azkenengo bi itsas miliatan, belaontzi arinek estropada txikitxo bat egin zuten. Haize gutxiko baldintzekin ordea, Pakea Bizkaiak dituen 40 tonekin, ezin du arin nabigatu.
Unai Basurko oso pozik geratu da estropadetan ontzilari talde berri batekin parte hartu ostean. Hauek ere, izugarri disfrutatu dute eta espediziora begira, bela nabigazioan murgildu ahal izan dira.
Gaur arratsaldean Unai beste hitzaldi-proiekzio bat eskainiko du Coruñako Klub Nautikoan. Honen ostean belaontzia Sadako portuan deskantsatuko du Rias Baixas estropadan parte hartu behar duten ontzilari taldearen zain.