ARRAKASTA LEHENGO HONDARTZA GARBIKETA JARDUNALDIAN

2012ko March 23Gaur goizean hondartza garbiketa/itsas ekimenaren bigarren edizioko lehenengo jardunaldia ospatu da. Jarduera honen antolatzailea PAKEA BIZKAIA izan da, Surfrider Foundation eta Getxo Udalaren elkarlanaren laguntzarekin.

Goizeko 10.00etan Begoñazpi, Gobela ikastola eta Aixerrota institutuko 150 ikasle hurbildu dira Ereagako hondartzara. Parte hartzaile guztiak heldu bezain pronto, poltsa ekologikoak eta eskularruak jaso dituzte hondakinak jasotzeko, eta zer batu behar zuten eta zer ez azaldu ostean, Hondartzen Garbiketari ekin diote.

Mota guztietako hondakinak sailkatu dira. Hondakin naturalak zein ez kutsatzaileak bertan utzi dituzte, hala nola, egur zatiak, molusku oskolak… eta poltsetan paperak, plastikoak, kristalak, objektu desberdinak, adibidez kasko bat, sartu dituzte. Horrez gain, “botilaren bila“ jolasean parte hartu dute, non hondartzan ezkututa zegoen botilaren bila ibira dira, barruan ingurugiro zainketari buruzko mezu bat zeukana.

11.30ak aldera garbiketarekin amaitu da eta ingurugiroa zaintzearen beharraz hitz egin da, partehartzaile guztiek etorkizunean gure hondartzak eta itsasoak nola zaindu behar duten ikas zezaten.

Igandean bigarren ekitaldia ospatuko da, eta joan den urtean bezala , Marefondum, RKbentura eta Cabo Billanoren laguntza ere egongo da. Haiei esker urpekariak eta piraguak egongo baitira, baita hondakinak birziklatzeko tailerra eta hondartza garbiketa noski. Ereagako hondartzan izango da goizeko 11.00etan.