Pakea Bizkaia Antartikara salto egiteko prest dago

2013ko January 4Gaur ostirala Pakea Bizkaia Ushuaiatik Puerto Williamserantz abiatuko da. Tripulatzaile guztiak daude dagoeneko, pasa den igandean, abenduaren 30ean Kepa Acero freesurflaria iritsi baitzen Ushuaiara. Puerto Williams Txileko kostan 30 miliatara dago eta beharrezko sarrera puntua da Hornos Lurmuturreko uretan barrena nabigatzeko, Ozas edo Drake (beranduago hartu zuen izena) itsasartea gurutzatu aurretik.

Gaur ostirala Pakea Bizkaia Ushuaiatik Puerto Williamserantz abiatuko da. Tripulatzaile guztiak daude dagoeneko, pasa den igandean, abenduaren 30ean Kepa Acero freesurflaria iritsi baitzen Ushuaiara. Puerto Williams Txileko kostan 30 miliatara dago eta beharrezko sarrera puntua da Hornos Lurmuturreko uretan barrena nabigatzeko, Ozas edo Drake (beranduago hartu zuen izena) itsasartea gurutzatu aurretik.

Pakea Bizkaiak Ushuaiara iritsi zenez geroztik abenduaren 28an, tripulazioak belaontzia Antarktiar Penintsula iristeko eta datozen hiru astetarako nabigazioa egiteko prestatu du. AFASYN Itsas Elkarteko portuan egon dira eta lekuko autoritate eta nabigatzaileek lagunduta, elikagaiak, erregaia, eta ura ontziratu dituzte. Horrez gain, latitude australetan burutuko duten bidea prestatzen bukatu dute. Armada argentinarrarekin informazioa egiaztatu dute eta beren helmuga jakinarazi diete, datozen nabigazioak itsas kontrol basearekin koordinatzeko.

Bestalde, Kepa Acero freesurflariak egun hauetan zehar belaontzia eta nabigaziorako beharrezkoak diren ezagutzak jaso ditu. Hala nola, Pakea Bizkaiako patroiarekin mapak azteru ditu Antartikan surfeatzeko.

Behin Puerto Williamsen daudela, tripulazioak informazio meteorologikoa egiaztatu beharko du Hornos Lurmuturrera gerturatu eta hori bisitatu ahal izateko, Antartikarako nabigazioarekin jarraitu aurretik.

Haizeek eta itsasoek latitude horietako nabigazioen datak baldintzatuko dituzte, izan ere, oso gogorrak dira eta etengabeko aldaketak daude. Horregatik, oraindik ez dute ezagutzen AntarKtiar Penintsulara abiatzeko data zehatza. Egunero iragarpen meteorologikoak ezagutzeko,irratizaleekin eta Ushuaiako salbamendu basearekin harremanetan izango dira.

Atrás