Pakea Bizkaiak Valdes Penintsulako faunaren inguruan informazioa jaso du

2012ko December 12Animalien behaketa oso garrantzitsua izan da, gerora ikasleei erakutsiko zaien dokumentala egiteko.

Pakea Bizkaiaren tripulazioa, Puerto Madrynen euskal diasporarekin harremanetan egon eta gero, ugaztun eta itsas hegazti ezberdinak behatzeko leku hoberenak bisitatu eta jaso ditu. Patagonia Natural Fundazioaren kideei esker, tripulazioak astelehenean Valdes Penintsulako zati handi bat ezagutu zuen. Animalien behaketa oso garrantzitsua izan da, gerora ikasleei erakutsiko zaien dokumentala egiteko.

Goizean goiz, Piramides portutik Punta Piramidesera iritsi ziren. Bertan itsas otsoak bizi diren lur-leku bat dago. Hegoameriketako otso edo itsas leoi eme eta har gazte asko zegoen. Har ugaltzaileak oraindik ez dira iritsi, baina animalia horiek lurrean bizi diren lekuak gainezka egoten hasi dira. Hala, Pakea Bizkaia lotuta dagoen lekuan, tripulatzaileek egunero eskaileratan dauden eme eta kumeak sahiesten dituzte.

Penintsula barrura sartu ziren ere, guanako eta Rhea pennatak ikusi zituzten. Azken horrek ostrukaren antza handia dauka. Salina Chicatik Punta Delgadako itsasargira iritsi ziren. Horren azpian, itsas elefanteak atseden hartzen duten hondartza handia dago. Itsas lehoiekin bezalaxe, harrak oraindik ez dira iritsi. Ondoren, Caleta Valdesera joan ziren. Bertan, Magallanes pingüino bikoteak ikusi zituzten, bai hondartzan eta bai itsaslabarrean. Pinguinoekin batera, itsas lehoiak elkarbizi dira, eta azken horien elikagai dira.

Tripulazioa ez zen Ipar Punta iritsi orkak ikusteko, izan ere, orain ez da jada garai ona. Urtero orka familiak gerturatzen dira leku horretara. Hori munduan aparta da, izan ere, bertako orkek hondartzan geratzen ikasi dute itsas otso kumeetaz elikatzeko eta horiek dira planetan hori egiten duten bakarrak.

Asteartean, Doradillo hondartzara joan ziren. Bertan Punta Flecha behatokia dago. Leku hori jendeak ontziratu gabe, bale australak ikuskatzeko aukera izateko egin zen. Kurtsoan zehar, bigarren hezkuntzako milaka ikasle, harrigarria den ugaztun horri buruz gehiago jakiteko gerturatzen dira.

Asteazken honetan tripulazioak atseden hartuko du eta belaontzia prestatu. Ostegunean Txileko patagoniar hirira, Punta Arenasera, abiatuko dira, Antaktiar Penintsulara eramango dituen espedizioarekin jarraituz.

Faunaren argazki gehiago.
Puerto Madryngo argazkiak.

Atrás