Pakea Bizkaia Tierra de Fuegoko kanaletan barrena

2012ko December 26Pakea Bizkaia joan zen ostegun goizean itsasoratu zen Punta Arenaseko portutik Tierra de Fuegoko kanaletan barrena nabigatuz, Gabonetako egunak hemendik nabigatzen igaroko baitituzte. Lehenengo eguneko nabigazioa eguraldi txarraren menpe egon zen , euria ekarri zuten hegoaldeko haize indartsuak eta 2º zentigradoko tenperaturak zirela eta, elur bustia izan zuten ontzi barruan. Kanaletan zehar nabigatzea konplikatua izan daiteke batzutan, [...]

Pakea Bizkaia joan zen ostegun goizean itsasoratu zen Punta Arenaseko portutik Tierra de Fuegoko kanaletan barrena nabigatuz, Gabonetako egunak hemendik nabigatzen igaroko baitituzte.

Lehenengo eguneko nabigazioa eguraldi txarraren menpe egon zen , euria ekarri zuten hegoaldeko haize indartsuak eta 2º zentigradoko tenperaturak zirela eta, elur bustia izan zuten ontzi barruan.

Kanaletan zehar nabigatzea konplikatua izan daiteke batzutan, batez ere haizearen indarrarengatik eta norabidearen bat-bateko aldaketengatik, baita kostaldearen dimentsio handia dela eta. Batzutan, bidean topatzen dituzten “cachiyuyo” izeneko alga erraldoiak eta glaziarretatik banatzen diren izotz zatiek nabigazioa oztopa dezakete.

Abenduaren 21ean, ostiralean, eguraldi hobetu zela eta, belaontzia Magdalena Kanalarantz hurbildu zen hegoalderako bidean. Gau hartan, Seno Chicon dagoen Caleta Lago izeneko babesturiko kala batean hondeatu zuen, glaziar eta ur jauzi eder batzuetatik gertu.

Ontzilariek egun hauetako eguraldi ona aprobetxatu eta Cockburn izeneko kanala gurutzatu dute, inguru hauetan eguraldi kaxkarra dagoenean Ozeano Pazifikotik datozen marea biziek kostaldearen kontra jotzen baitute, eta horrek nabigazioa zailtzen du. Larunbatean eta igandean, belaontzia Brecknock izeneko kaleta lasai batean atseden hartu du eta ontzilariek hankak luzatu eta laku artean ibilalditxo laburrak egiteko aprobetxatu dute.

Hurrengo egunetan, apurka-apurka distantziak betetzen joango dira, urteko azken egunetan Ushuaiara heltzea helburu dutelarik. Gaur Eguberri berezia ospatuko dute Tierra del Fuegoko kaleta berezi batean hondeatuta.

Eguberriak pasatzeko, eskifaiak beste itsas-milia batzuk nabigatu eta Ushuaiarako bidean, Seno Ventisqueroko kanal baten kaletan hondeatu zuten, eta bertan ospatu zuten eguberri gau berezia.

Hurrengo egunetan, Ushuaiarantz hurbiltzen joango dira, urte bukaera baino lehenago bertara heldu behar baitute, Drake pasabidea gurutzatu baino lehenagoko azken prestaketak eta konponketak egin ahal izateko.

Atrás