Pakea Bizkaia Cabo Verdera iritsi da

2012ko October 26850 milia nabigatu ondoren Kanariar Uharteertatik, gaur ostirala, San Vicente irlako Mindelo hirira iritsi dira. Tripulazioa Atlantikoa zeharkatzeko prestatuko da bertan eta Artxipelagoko beste irla batzuk bisitatuko dituzte bertako fauna dokumentatzeko.

Pakea Bizkaiaren tripulazioa Cabo Verdera iritsi da dagoeneko. Tenerifeko Santa Cruzetik urriaren 20an, igandea, abiatu ziren eta gaur eguerdian amaitu dute 850 miliako zeharbide hori Mindelon, Cabo Verdeko San Vicente irlako hiriburuan.

Nabigazioaren lehenengo hiru egunetan ekaitz gogor batek eragin handia izan zuen. Egun batzuk lehenago “Rafael” izeneko ekaitz tropilaka izan zen hori eta bere erdigunea Lisboako latitutean egon zen kokatua. Horrek, haize alisioak, Kanariar Uharteetan bereizgarriak direnak, ez egotea eragin zuen eta ondorioz, lehenengo 400 milatan beroa izan zuten eta haizerik gabe ibili ziren. Horregatik, Pakea Bizkaia motorrarekin nabigatu behar izan zuen.

Asteazkenetik aurrera, egoera antiziklonikoa bere horretara itzuli zen 16/18 korapiloko iparmendebaldeko haizeak ekarriz, eta Spi – hiruki-formako bela simetrikoa- handia, istriborrean zutelarik. Asteazkenean ilundu aurretik, haizearen norabidea aldatu eta iparekialdeko haizeekin, Spi-a jaitsi eta Yankee belarekin “asto belarriak” izeneko posizioan nabigatzen hasi ziren. Azkenik, alisio haizea ezarri zen eta 25 korapilo arteko indarra hartzen joan zen. Horrez gain, metro eta erdiko itsasoa zebilen popan. Horrela, Pakea Bizkaia Cabo Venderantz ziztu bizian nabigatzen hasi zen.

Tripulazioa pixkanaka pixkanaka berora egokitzen doa, izan ere, tenperaturak geroz eta altuagoak dira, eta horrek eguerdiko zaintzak, zailak izatea eragiten du. Haizerik gabeko egunetan, ekaitz-txoriak eta bestelako itsas-txoriak ikusi dituzte, hala nola muzin egiten duen zetazeoa, hau da, zifio bikote bat, zeina berehala urperatu zen belaontzia sentitzean. Tripulatzaileek ikusi dituzten itsas-animalien artean, Caretta caretta dortokak daude. Azaleran atseden hartzen ari direnean oso erraza da horiek ikustea. Azken egunotan, tripulatzaileak arrain-hegalariekin adi ibili dira, batzuk ontziaren bizkarrarekin jotzen baitute eta tripulatzaileren baten buruarekin egin zezaketen ere.

Ostegun gauean, 15 korapilotara jaitsi zen haizea. Horrek, popatik nabigatzen jarraitzen utzi zion Pakea Bizkaiari eta abiadura handian Mindelora iritsi arte.

Tripulazioa zenbait egun pasako ditu han Atlantikoa zeharkatzeko azken prestakizunak egiteko. Ondoren, Artxipelagoko beste irlaren batetara joango dira bertako fauna begiztatu eta grabatzeko.

Atrás