PAKEA BIZKAIA BELAONTZIAN

2012ko May 23Pasa den igandean, nabigazio polit eta intentsu baten ostean, Pakea Bizkaia Hondarribiara heldu zen gaueko 10etan. Azkenengo bi egunetan Pakea Bizkaia taldea Hondarribiako herrian egon da, proiektua, belaontzia eta azkenengo espedizioa ume eta helduei erakusten.

Astelehen goizean egin zuen eguraldi kaskarra eta, San Jose eta Ama Guadalupeko ikastetxeetako 4. mailako umeek ezin izan zuten belaontzia ikustera hurbildu eta ontzilariek eskoletara joan ziren han bertan Groenlandia eta Kanadako dokumentala beraiekin ikustera. Astelehen arratsaldean haize asko egin bazuen ere, herriko jendea belaontzira hurbildu zen ontzilariekin batera hau ikustera.

Atzo ostera, eguraldia hobera egin zuenez Talaia eskolako umeek Kirol portura hurbildu ahal izan ziren belaontzia eta dokumentala ikustera. Eguerdi aldera, Pasaiaruntz atera zen talde osoa, arratsaldeko 4ak aldera Trintxerpeko pantalanetan belaontzia lotu zutelarik.

Hurrengo bi egunetan, eskola umeen bisitak jasotzeaz gain, asteazken arratsaldean (18:00-20:00) ate irekiak egingo dituzte belaontzian. Asteazken arratsaldean (19:00) ontzilari batek azkenengo espedizioari buruzko hitzaldi-proiekzioa eskeiniko du MATER- Itsasgela itsasontzian.

Hondarribian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.