Pakea Bizkaiak Ekuatorea zeharkatu du eta barealdi ekuatorialei aurre egiteko prest dago

2013ko March 13Pakea Bizkaia ipar hemisferioan dago jada. Bilbora iritsi aurretik egin behar dituen 3.000 miliatan Cabo Verdeko uharteak, Kanariar Uharteetako latitudea eta Galiziako kosta dituzte helburutzat. Datozen egunak nabigatzeko oso zailak izango dira, barealdi ekuatorialak Ekuatoretik 20 gradu ipar-latitude arte ezartzea espero baita. Hori dela eta, Pakea Bizkaiaren iparralderako nabigazioa motelduko da.

Pakea Bizkaiak gaur, asteazkena, Ekuatorea zeharkatu du eta ipar hemisferioan dago jada Bilborako norabidean. 3.000 milia inguru – 4.828 kilometro- ditu aurretik helmugara iritsi arte, eta besteak beste, barealdi ekuatorialei aurre egin beharko die. Tripulazioak Ekuatorearen zeharkatzea brankan olatu bainu freskagarria emanez ospatu du. Tripulatzaile guztientzat hau izan da Ekuatorea zeharkatu duten lehenengo aldia. Gehiengoak Portugaleteko Eskola Nautikoko ikasleak dira.

Pasa den azaroaren 6an tripulazioak bi hemisferioak banatzen dituen marra hegoalderantz zeharkatu zuenetik 125 egun baino gehiago pasa dira. 20 tripulatzailek ontziko espazioa hiru fase ezberdinetan partekatu dute eta 8.000 milia – 12.875 kilometro- baino gehiago nabigatu dituzte hego hemisferiotik Antartikako 65 latitude gradura arte iritsiz. Gizarte hezkuntza-proiektuaren espedizioak geure ozeano eta bioaniztasunaren aldeko errespetuaren mezua Uruguaien, Txilen eta Argentinan zabaldu du. Gizartea ingurumen zaintzaren garrantziaren jabe izan dadin, heziketa materiala eta dokumentala egiteko informazioa bildu dute ere.
“Kolore guztietako momentu eta esperientziak izan ditugu, guztiak oso handiak eta gehiengoak guretzako ahaztezinak. Jaio ginen eta nabigatzen hasi ginen hemisferiora itzultzea ospatzekoa da eta orain arte lortutakoa balioesten du. Hemendik aurrera, dena ezaguna da. Haizeak, ekaitzen ibilbidea, nabigazio-mapen lurraldeak eta hori dela eta, etxera iristen ari garelaz jabetzen gara” dio Unai Basurkok, belaontziaren patroiak.

Hurrengo helburuak Bilbora iritsi aurretik, Cabo Verdeko irlak, Kanariak Uharteetako latitudea eta Galiziako kosta dira.

“Ez dugu erratu behar eta gertuago gaudenez, brankatik dugun bidea erraza denik pentsatu. Gelditzen zaizkigun miliak, haize alisioen intentsitatearen araberakoak izango dira. Horiek gainditu behar ditugu eta Kanariar Uharteak eta gero, badugu ekaitzen bat topatzea eta horrek bere hegoaldean jaso eta Finisterrerantz bidaltzea abiadura bizian”, azaltzen du Basurkok.

Azken aste honetan Pakea Bizkaiako tripulatzaileak nabegazio betea izan dute hegoekialdetik datozen intentsitate ertaineko aldeko haizeekin. Horiek 200 miliako itsasaldiak egitea ekarri dute. Latitude hauetan beroa itogarria da. Ia 30 gradu egiten ditu kanpo aldean eta hezetasuna % 95ekoa da. Horrek ontziko bizitza zailagoa egiten du, batik bat, eguerdian.

Datozen egunak nabigatzeko oso zailak izango dira, izan ere, barealdi ekuatorialak Ekuatoretik 20 gradu ipar-latitude arte ezartzea espero da. Horrek Pakea Bizkaiaren iparralderako nabigazioa motelduko du.
Ontziko bizitzari dagokionez, arazorik gabe burutzen da, tripulatzaileen zaintzek ezinhobe funtzionatzen dute, ontzian mantenimendu lanak egiten dira eta ahal denean, atseden hartu eta irakurtzen dute, hala nola ur-gazi ontziekin freskatu. Nahiz eta uraren tenperatura 26 gradukoa den, bero itogarria arintzen du.

Atrás