Pakea Bizkaiak gizarte-hezkuntzan lanean jarraituko du udan

2013ko July 1Elkarte ezberdinek ezagutuko dute Pakea Bizkaia eta hezitzaileak Sukarrietako udalekuetara joango dira.

Aurreko astetik elkarte ezberdinetako hainbat pertsonek Pakea Bizkaiaren egoitza bisitatzen dute. Goiztiri, Lantegi Batuak, Uribe Kosta eta Sahararen aldekoak dira batik bat. Udan zehar Portugaleteko nabigatzailea buru duen gizarte hezkuntza-proiektua 450 pertsona inguruk ezagutuko dute zuzenean. Eskola-kurtsoan egin den bezalaxe, zenbait tripulatzailek Antartikara egindako espedizioaren bideoa proiektatuko dute, horren inguruan hitz egin eta baita belaontzia erakutsi ere.

Aldi berean, pasa den ekainaren 28an (ostirala) Kutxabankeko Sukarrietako udalekuetara bisitak egiten hasi ziren hezitzaileak. Abuztuaren 2 arte, 2.000 umetik gora Pakea Bizkaia gizarte-hezkuntza proiektua gerturik ezagutuko dute.

Atrás