Unai Basurkok ingurumen kontzientziazio mezua zabaldu du Azkorri Ikastetxean

2013ko June 19Hezkuntza koordinatzailearekin batera, Andrea Ruizekin, DBHko 3.eta 4. mailako 110 ikasleri zuzendu zaizkie. Ekainaren 21n (ostirala) eskoletako hezkuntza-bisitak amaituko dira. Urtarriletik 3.700 ikasletik gora izan dute geletan Pakea Bizkairen hezitzaileren baten bisita eta ontzia Antartikako espediziotik itzuli zenez geroztik apirilean, 2.700 gaztetik gora Pakea Bizkairen Getxoko egoitzan izan dira ontzia, hala nola espedizioan zehar bizitako esperientziak eta begiztatutako animaliak ezagutzeko. Udan zehar, Pakea Bizkaiak heziketa arloan jarraituko du lanean hainbat elkarte eta udalekurekin.

Pakea Bizkaiako gizarte hezkuntza-proiektuaren zuzendaria, Unai Basurko, bere ohiko ikastetxera, Getxoko Azkorrira alegia, itzuli da gaur gazteen artean ozeano eta bere bioaniztasunarenganako errespetuzko mezua zabaltzeko. “Asko poztu nau klasea eman zidaten irakasleak berriro ikustea eta baita izan dugun harrera ona ere, izan ere, ikasleek galdera asko egin dituzte”, dio Basurkok.

Andrea Ruizekin batera, Pakea Bizkaiako Hezkuntza koordinatzailearekin, DBHko 3. eta 4. mailako 110 ikasleri zuzendu zaizkie. Basurko eta Pakea Bizkaiako tripulazioa Antartikako espediziotik itzuli zirenetik apirilean, proiektuak bere lana heziketa atalean oinarritu du.

Ondorioz, 36 hezkuntza zentrotako 2.700 haur baino gehiago Pakea Bizkaiako egoitzara joan dira ontzia, hala nola, espedizioan zehar bizitako esperientziak, egondako lekuak eta begiztatutako animaliak ezagutzera. Horiek zenbait tripulatzaileren eskutik ezagutu dituzte. Aldi berean, urtarriletik Pakea Bizkaiako hezitzaileak hezkuntza-zentroetara joan dira. 40 eskola eta ikastola bisitatu dituzte eta 3.500 gaztetik gora entzun dute Pakea Bizkaiaren ingurumen kontzientziazio mezua.

Gizarte hezkuntza-proiektua 2010.urtean hasi zenez geroztik, Euskadiko 14.000 gaztetik gora itsas bizitza gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Datorren ostiralean, hilaren 21n, eskola-kurtsoarekin batera, hezkuntza-zentroen bisitak amaituko dira eta urrian hasiko dira berriz ere.

“Proiektuak hasieratik izan du harrera ona. Urtetik urtera gurekin parte hartu nahi duten zentroak gehiago dira eta askok errepikatu egiten dute”, adierazi du Basurkok.

Udan zehar, Pakea Bizkaiaren egoitzak lanean jarraituko du. Izan ere, elkarte ezberdinetako 450 pertsona inguru joango dira bisitan. Horien artean, Lantegi Batuak, urritasunen bat duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea eta lortzea xede duen entitatea; Uribe Kosta, adimen urritasuna duten pertsonen alde lan egiten duen elkartea; Goiztiri, gizarte-bazterketa edo hori izateko arriskua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, lan-ekimen ezberdinak burutzen dituen plataforma; Sahararen aldeko elkarteak, eta udalekuak. Pakea Bizkaiaren hezitzaileak Kutxabankeko Sukarrietako udalekuetara joango dira ere ostiralero ekainaren 28tik abuztuaren 2 arte, hortaz 1.000 haurk baino gehiagok ezagutuko dute gizarte-hezkuntza proiektua.

Bisitez gain, Pakea Bizkaiak guztientzat du material didaktikoa eskuragarri bere webgunean.

Atrás