Pakea Bizkaiak Bernard Stamm patroia lagunduko du Vendée Globen

2013ko January 8Lurrean Stammen taldearekin bat eta Txileko Armada eta Puerto Williamseko herritarrekin, hala nola bertako autoritateekin batera, lehen bait lehen operazioa martxan jartzeko antolakuntzari ekin zaio Cheminées Poujoulati gasoila emateko itsasoan. Egin beharrekoak Vendée Globeren antolakuntzarekin koordinatu dira ere.

Unai Basurko buru duen Pakea Bizkaia Cheminées Poujoulat ontzian nabigatzen duen Bernard Stamm suitzarra lagunduko du. Stammek Vendée Globen parte hartzen du, nahiz eta duela egun batzuk kanporatua izan zen. Aurreko igandean, urtarrilaren 6an, Cheminéek identifikatu gabe dagoen objektu batekin talka egin zuen. Horrek hidrogeneradore bat ababorren errotik kendu zuen eta istriborrekoa zerbitzurik gabe utzi. Erregai erreserba oso eskasa du eta energía hutsegite totala izateko arriskua. Suitzarra Hornos Lurmuturretik 900 miliatara zegoen. Gertaera hori baino lehenago, nazioarteko epaimahaiak, lehiaketatik kanpo uzten zuen kasua irekitzen zuela esan zuen.

Team Cheminées Poujoulat , Pakea Bizkaiako Unai Basurkorekin jarri zen harremaneten. Hori Puerto Williamsen (Txile) zegoen, izan ere Penintsula Antartikora eramango duen espedizioa burutzen ari da, bere gizarte-hezkuntza proiektuaren baitan. Unai Basurko bere lagunaren egoera jakitean nabigatzailea nola lagundu aztertzeko zalantzarik ez zuen izan. Bi nabigatzaileak lehiakide izan ziren Velux 5 Oceansen 2007.urtean. Horretan Stam izan zen irabazlea eta Basurkok hirugarren postua lortu zuen.

Lurrean Stammen taldearekin bat eta Txileko Armada eta Puerto Williamseko herritarrekin, hala nola bertako autoritateekin batera, lehen bait lehen operazioa martxan jartzeko antolakuntzari ekin zaio Cheminées Poujoulati gasoila emateko itsasoan. “Lurralde eta marinelen arteko laguntza eredua da hau. Txilek, berriz ere, nabigatzaile baten arazoak konpontzeko laguntza ematen du”. Egin beharrekoak Vendée Globeren antolakuntzarekin koordinatu dira ere.

Pakea Bizkaia atzo, Hornos Lumuturretik 75 miliatara dagoen Puerto Tororantz abiatu zen. “Hor stand bye-n egongo gara Bernard Stamm Hornos Lurmuturrera iritsi arte. Bertan 150 gasoil litro pasatzen sahiatuko gara etxeraino nabigatzen iritsi dadin”, dio Basurkok. Baldintza meteorologikoek operazioa baldintzatuko dute eta arrakastatsua izan dadin babesa duen leku bat bilatu beharko dute. Aurreikuspenen arabera, Stamm urtarrilaren 9 (asteazkena) eta 10 (osteguna) bitartean iritsi beharko litzateke Hornos Lurmuturrera. Vendée Globek dioenaren arabera, konponbide horrek bai nabigatzaile eta bai monokaskoari segurtasun handiagoa ematen dio, izan ere, portu batetara propultsio mediorik eta nabigazio daturik gabe gerturatzea arriskutsua izan daiteke. Kargaren %5 a baino gutxiagorekin, kontsumo elektrikoa serioski dago mugatuta eta nabigatzaileari egunean behin, bere taldearekin kontaktatzea uzten dio soilik.

Bere aldetik, Pakea Bizkaia Penintsula Antartikora iristea du helmugatzat. Basurko buru duen gizarte hezkuntza-proiektuak ingurumen sentsibilizazioa eta itsasoarenganako amodioa zabaltzea ditu helburutzat. Bilbotik abiatu zen pasa den urriaren 7an eta ontzian 8 tripulatzaile daude. Horietako bat Kepa Acero freesurflaria da. Horrela bere 5 itsaso proiektua Pakea Bizkaiaren proiketuarekin bat egin du. Ustekabe hau dela eta, surflari horrek Antartikan egin behar duen olatu bilaketa atzeratuko da, Bernard Stamm laguntzeko lanetan kontzentratzeko.

Argazkiak Bernard Stamm: Vendée Globe.

Atrás