Pakea Bizkaia BERRIA badago Getxon

2010ko July 22Unai Basurkok gidaturiko Pakea Bizkaiko taldeak, hiru egun eta bi orduko itsasaldia egin ondoren, itsasontzi berria ekarri du Lymingtonetik (UK) Getxora.

Bidaia ekainaren 24an hasi zen, taldeko bost kide Lymingtonera joan zirenean. Bertan hasi zen Unai Basurkoren proiektu berria eta bertan jaso zuten “Pakea Bizkaia” berria izango den belauntzia .

Ibilaldia lasaia izan zen, eta haize gutxi egin zuen, bidai osoan zehar anemometroa 10 korapiloetatik behera egonik. Basurkoren tripulazioak itsasontzi hau hartzen duen lehen aldia zen, eta kide guztiak ados daude itsasontzi gogorra dela, eta haize edota ekaitz gogorrak ongi jasango dituela. Oraingo honetan egin izan duen eguraldia ona izan denez, ezin izan dute belauntzia baldintza gogorretan frogatu.

Orain arte egindako froga guztiak ongi atera dira, beraz, nahiz eta ontziak hamalau urte izan, itsasaldi honetarako egokia dela egiaztatu da.

Belauntzia Challenge 67 Cass bat da; 20,4 metroko eslora (luzera) dauka; 5,4 metroko manga (zabalera); 2,8 metro kalatzen ditu (ur barnean sartzen den ontzi zatia); eta 35 tonelada pisatzen ditu. Gainera, 16 pertsonentzako lekua dauka.

Orain, ontzia Getxoko portuan dago eta lehenengo espedizioan atera ahal izateko azken prestaketak egiten ari dira bertan.