Ozeanoen nazioarteko eguna

2011ko June 9Atzo ekainaren 8a, Nazioarteko Ozeanoen eguna ospatu zen.

Baina ospakizun egun bat baino, gogoeta eta errebindikaziorako eguna da, gobernu erakundeek eta herritarrek gure Itsaso eta kostaldeen egoerari buruz pentsa dezagun eta honen arabera jokatu dezagun. Azkenengo hamarkadetan, kutsadurak, aldaketa klimatikoak, baliabideen neurriz gaineko ustiapenak eta gobernu eta herritarren utzikeriak, itsas bizitza eta honen ingurugiroarentzat itzulerarik gabeko egoera ekarri du.

Itsasoak inguratzen gaituen memento honetan inoiz baino gehiago honi buruz hausnarketa egiten  jarraitzen dugu, gizakiek zelan beraren menpean nola bizi garenez ohartzen baikara.

Honetaz bestalde, PAKEA BIZKAIAk bere lehenengo helmugaranzko nabigazioa jarraitzen du, azkenengo egunak lasaiak, erosoak eta hotzak izan direlarik. Ipar mendebaldeko 10-15 korapilotako haizeak, mendebalderanzko norabide bat egitera behartu du belaontzia, 7-8 korapilotako abiadura mantenduz. 1022 milibaretako presio altuak izaten jarraitzen dituzte, Groenlandia gainean kokatuta dagoen antizikloi ahaltsuaren menpean baitaude.

Hurrengo egunetarako iragarpenaren arabera, haizeak ekialde edo hego-ekialdera aldatzea espero dute, honi esker Groenlandiako kostaldera hurbilduko dituen haizeekin nabigatuko dute.