GALWAY ezagutzen

2010ko August 13Behin Galwayn kokatuak zeudela, tripulazioak ontzirako lan batzuk egin zituen, aerogeneradore berri instalatu, eta motorreko mailak neurtu. Geroago, atzo aurreratzen genuen moduan, PAKEAK Simon Berrowren bisita jaso zuen, honek bere taldea nola lan egiten duen azaldu zuen, nola egiten diren begiztapenak, ze lekuetan ikusten diren bale eta izurde gehien… Meteorologiak uzten badu, igandean irtengo dira animali [...]

Behin Galwayn kokatuak zeudela, tripulazioak ontzirako lan batzuk egin zituen, aerogeneradore berri instalatu, eta motorreko mailak neurtu.

Geroago, atzo aurreratzen genuen moduan, PAKEAK Simon Berrowren bisita jaso zuen, honek bere taldea nola lan egiten duen azaldu zuen, nola egiten diren begiztapenak, ze lekuetan ikusten diren bale eta izurde gehien… Meteorologiak uzten badu, igandean irtengo dira animali hauek ikustera, baina litekeena da larunbatean joan egin beharra, ekaitz bat datorrelako.

Amaitzerakoan Unai eta bere taldeak bere proiektua azaldu zioten Simoni, eta honek gogotsu jaso zuen. Sarak dena grabatu zuen, beraz, egun batzuk barru irudi hauek ikusi ahal izango ditugu.

Gaur Unaik hedabide irlandarrekin dauka elkarrizketak, proiektua eta Bizkaia ezagutarazteko.

Beste aldetik, gaur goizean, Basauriko mutil batzuk PAKEA ontzira hurbildu dira, taldea agurtzeko eta proiektua hurbiletik ezagutzeko.