Pakea Bizkaiaren helduera Groenlandiara

2011ko June 13Pakea Bizkaia Bilbotik itsasoratu zenetik, larunbateko gauean Groenlandiako hegoaldeko kostaldetara ailegatu zen nabigazio 13 egunen eta 2.500 itsas milien ostean.

Kostaldera hurbildu baino lehenagoko nabigazio egunak hegoaldetik zetorren Itsaso gurutzatua eta 30 korapilo baino gehiagoko haize boladak izan zituen.

Farvel itsaslurmuturraren babesean, belaontziak kostaldean barrena nabigatuz joan zen, Narsaq-eko porturanzko norabidean. Lurmutur hau, munduko zailenetakoa da nabigatzeko, bere korronteak, haize indartsuak, lanbroak eta iceberg-en presentzia dela eta.

Inguruetako icebergen agerpenarekin batera, haize eta itsasoko  baldintzak asko hobetu ziren, kostaldeko itsasoa bare-bare geratu arte. Danimarkako gobernuak hiru egunetan behin  eguneratzen dituen izotzen kartak aztertu ostean, Kapitainak eta bere eskifaiak, Narsaq eta Narsarsuaq-eko herriei sarbide ematen dien Brede-ko fiordoan sartzen saiatu dira.

12 orduen ostean eta sarbide ezberdinetatik pasatzea saiatu ostean, helmuga aldatzea eta iparralderako norabidera zuzentzea erabaki dute, izotzen baldintza hobeagoak topatuko dituzten iparraldeko 62. paralelora hain zuzen ere. Gaurko egunean zehar  Paamiut-eko portura ailegatzea daukate orain helburu.

Belaontzia eta eskifaia egoera onean daude. Hurrengo egunetarako eguraldi iragarpena ona da, haize leun, eguzki eta tenperatura hotzekin.