Ontzibarruko irakurketa

2012ko November 29Itsasaldi luzeetan murgilduta gauden bitartean, irakurketa, nabigatzaileek bakarka dugun lan ederrenetarikoa bilakatzen da. Zenbait gomendapen.

Itsasaldi luzeetan murgilduta gauden bitartean, irakurketa, nabigatzaileek bakarka dugun lan ederrenetarikoa bilakatzen da. Egunak hartzen duen erritmoagatik, aisialdiak eta itsasoak sortzen duten giro lasaia dela eta, irakurkerketa atsegina izatea eragitzen dute, baita normalean etxean gutxi irakurtzen dutenentzako ere. Itsasoa haserretzen bada ere, erraza suertatzen da leku egoki bat bilatzea irakurtzeko. Askotan, itsasoarekin harremanik ez duten liburuak irakurtzen baditugu ere, normalean abentura edo kirolarekin izaten dute harremana.

Itsasoa lasai dagoenean, hainbat lekutxo topa ditzakezu ontzibarruan edo kanpoan irakurri ahal izateko, hala nola ganbarotako literan, egongelako aulkian, kanpoan, baineran, mastaren oinarrian eserita… Itsasoa haserretzen denean eta ur zipriztinak dena bustitzen hasten direnean, kanpoko leku egokiak murrizten dira. Zorabiatu gabe irakurri badezakezu, barruan egitea hobe da.

Espedizioaren lehenengo fase honetan ontzilarien arteko gomendapenak ezinbestekoak izan dira liburuak esku batetik bestera pasatu ahal izateko. Hona hemen gure gomendapen batzuk:
Harry Thompson-en “Hacia los confines de mundo” ,Fitzroy kapitainaren bizitza kontatzen duen eleberri historiko bat da. Fitzroyk, bere gaztetasuna, Beagle bergantinean nabigatzen eman zuen kosta kilometro pilo bat kartografiatzako helburuaz. Hegoalderantz nabigatuko dugunontzat, plazer bat izan da Pakea Bizkaiak hurrengo hilabeteetan kuxkuxeatuko dituen leku zoragarriei buruz irakurtzeak, Patagonia, Magallanes pasabidea, Tierra de Fuego, Beagle kanala… Eleberriak, Fitzroy eta Beagle ontzian nabigatu zuen Darwin naturazalearen arteko harreman berezia ere aurkezten digu.

Kilian Jornet kirolariaren “Correr o morir” eleberri autobiografikoaren irakurketa eszeptizismo pixka batekin hasi genuen, baina apurka apurka skyrunning-a praktikatzen duen korrikalari gazte honen pasioak eta deskribapenek irakurketan murgiltzen zaituzte. 25 urterekin, Kilianek mundu osoko mendiak igo ditu, errekorrak lortuz eta bere pasioa mugaraino eramanez.

Bere desioak pasioaz bizi izan zituen beste kirolari bat, Miriam Garcia Pascual eskalatzailea izan zen. Bere bizitza laburrean, bere mendizale eta eskalatzaile ametsak aurrera eraman ahal izateko “hegan” egin zuen. “Bájame una estrella” (Desnivel argitaletxea) liburuxkan Amerikar kontinentean zehar egindako bere azkenetariko bidai bat era poetiko batean kontatzen digu. Bidai horretan eskalatutako tontorren artean, Kapitan Handia dago.

Hauek izan dira esku-esku espedizioaren lehenengo fase honetan pasatu diren liburu batzuk, urruneko munduetara bidaiatzen lagundu gaituztenak. Hurrengo batean, laster etorri behar diren ontzilariek ekarriko dizkiguten liburuei buruz ere hitzegingo dizuegu.

Atrás