“2012. Urteko Abenturazale” sarirako hautagaia da Kepa Acero

2013ko January 8Kepa Acero euskal freesurferra “Adventurer of the Year 2012” (2012. Urteko Abenturazalea”) Epic TVk ematen duen saria irabazteko hautagaia da. Epic TV Europako telebista kanala abenturan eta kiroletan berezitua da, hala nola, snowboard, eskalada, surf eta mendiko txirrindularitza. Acerorekin batera, sari honetarako beste hautagai batzuk dira, besteak beste, Felix Baumgartner jauzilari austriarra –jauzi librean munduko errekorra [...]

Kepa Acero euskal freesurferra “Adventurer of the Year 2012” (2012. Urteko Abenturazalea”) Epic TVk ematen duen saria irabazteko hautagaia da. Epic TV Europako telebista kanala abenturan eta kiroletan berezitua da, hala nola, snowboard, eskalada, surf eta mendiko txirrindularitza.

Acerorekin batera, sari honetarako beste hautagai batzuk dira, besteak beste, Felix Baumgartner jauzilari austriarra –jauzi librean munduko errekorra gainditu zuen- eta Alex Thomson nabigatzaile britainiarra –Atlantikoaren zeharkaldian marka ezarri zuen-.

Iaz ekin zion Kepa Acero surflari eta abenturazaleak “5 Itsaso” proiektuari. Horren helburua da munduko bost itsasoko olatu birjinak bilatu eta surfeatzea. Indonesian hasi zuen bere abentura eta Andamanen (India) eta Angolan egon ostean, egun Antartikarako bidean dago Pakea Bizkaia belaontziko tripulazioarekin batera, bertako ur hotzetan surfeatzeko moduko olatu bat aurkitzeko asmotan.

Keparen alde interneten bidez bozka daiteke hilaren 24a arte. Erabiltzaile bakoitzak egunean behin bozka dezake. “Adventurer of the Year 2012” saria irabazten duen abenturazaleak 5.000 euro jasoko du bere hurrengo proiektua finantzatzeko. Bozkatzen dutenen artean ere kirol materiala zozketatuko da. Bozkatu Kepa Acero!

Atrás