2011ko January 24Pasa den astean, Heike Vester-en bisita izan dugu. Ocean Sounds-en sortzailea da, zetazeoen behaketan eta hauen soinuen grabaketan eta interpretazioan ibiltzen den konpainia txikia.
Gure artean egon den aste honetan, Euskadi Irratia eta Onda Vasca-ko irratsaio ezberdinetara joan da, Bilboko Itsasadarra Itsas museoan hitzaldi batean parte hartzeaz gain. Hitzaldi honetan, AZTI-ko Javier Franco eta AMBAR-ko Enrique Franco ere hartu zuten parte, bertan Bizkaiko Golkoaren egoera, kontserbazioa eta bertora hurbiltzen diren zetazeoei aritu ziren. Heike aldiz, Europako iparraldean bizi diren zetazeoak komunikatzeko erabiltzen dituzten soinuei buruz aritu zen berbetan.
Larunbatean, Heike Vester eta Pakea Bizkaiko beste kide batek, AMBAR-eko hainbat taldekideekin elkartu ziren itsasora ateraldi bat egiteko. AMBAR, itsasoko faunaren ikerketa eta babeserako elkartea da; horregatik, ateraldi honen helburu nagusia, aste berean Matxitxakotik gertu ikusitako zetazeo batzuk behatzea izan zen. Gainera, Heike hidrofonoekin duen esperientzia luzea dela eta, AMBAR-ko kideek lortu berri dutena berarekin frogatu nahi zuten.
Olatuen gainean bi ordu dantzatzen egon ostean, ezinezkoa gertatu zen egun batzuk lehenago kostatik oso gertu behatutako xibarta eta hiru zereekin topo egitea. Hala ere AMBAR-ko kideek hidrofonoari buruz zituzten ezagutzak sakondu zituzten eta itsasoko fauna hainbeste maite duten pertsona guzti hauen arteko harremanak sakondu ziren, agian etorkizunean lankidetza sortu nahian.