2010ko September 11Irailaren 8an, gaueko 11etako zaintza batean, Pakea Bizkaiko eskifaiak latitude hauetan oso arrunta den fenomeno kosmiko batetaz gozatu ahal izan zuen, aurora boreala edo polarra. Bi gau lehenago ere, Lofoten irletan ikusi ahal izan zuten, baina intentsitate eta indar bajuagoarekin.
Aurora boreala gaueko fenomeno bat da, dizdira moduan azaltzen dena zeruan, eta larrosatik berde kolorera alda daitekena. Hilabeterik hotzenetan azaldu ohi da, urritik martxora, eta iparraldeko eta hegoaldeko hemisferioko polo zonaldeetan. “Aurora” izena Egunsentiaren erromatar jainkosari dagokio.
Fenomeno honen jatorria “eguzki-haizean” dago, hau Eguzkiak etengabe igortzen duen partikulen fluxu bat da. Partikula hauek, protoiak eta elektroiak, Lurraren eremu magnetikoa dela eta, poloetara bideratuak dira. Bertako airearekin jotzean, talka energia luminiszentzia ikuskizun batean bilakatzen da.
Ez zuten aurora borealarik topatzea espero, beste hilabeteetan ikusi ohi dira eta, baina honetaz gozatzeko aukera izan zuten.