INUIT ANAIAK

Ainhoa Iriondo Cuesta, Ander Deuna ikastola LH 6. A

Bazen behin inuit familia bat. Gurasoak eta lau seme-alabak: Lukas, 8 urteko mutil oso jatorra eta ausarta, Lisa, bost urteko neskato beldurtia, Emili, 12 urteko neska oso azkarra eta Juanjo, 10 urtekoa pixka bat “txulitoa”.

Egun batean familia osoa etxean zegoela, hartz zuri bat haien herrira urbildu zela entzun zuten irratian. Hartzek inuiten fokak eta arrainak jaten zituztenez, ehiztari espezializatu batzuei deitzea erabaki zuten. Ehiztari horiek ez zituzten hartzak hiltzen beren bizilekuetara eramaten zituzten.

Herri horretan beraiei ordaintzeko dirurik ez zegoen. Eta hara heltzeko bide bakarra uretatik nabigatzen heltzea zen eta hainbeste glaziarrekin ezingo izan ziren garaiz ailegatu.

Gurasoek ikusi zuten bide bakarra hartza hiltzea zen, baina umeek beste irtenbide bat bilatu nahi zuten hiltzea ez zitzaielako ondo iruditzen.

Egun bereko gauean hartza bilatzera joan ziren Lukas, Juanjo eta Emili, hartza usatzeko eta urruntzeko asmoz. Lisari txikiegia zela esan eta ez zioten beraiekin joaten utzi.

Isil-isilik irten ziren etxetik Lisa gurasoekin utziz eta herriko basorantz abiatu ziren.

Bat batean soinu bat entzun zuten, hartza zela pentsatu eta zarata egiten hasi ziren hartza isutzeko asmoz, horrela urrundu egingo zen eta ez zuten hilko.

Horretan zeudela Lisa agertu zen. Bera zen soinuak egiten zegoena, eta bere neba-arreben ondora gerturatu zen.

Hartz txiki bat ikusi zuten eta harengana urbildu egin ziren. Hartz txikia korrika hasi zen eta umeek jarraitu egin zioten  hartz handi baten gana heldu harte. Baina herriko ehiztari batzuk ere ikusi zuten hartza. Orduan Lisak hartz handiari buztanetik heldu zion eta hau korrika hasi zen. Ehiztariek tiro egin zuten baina hartza bere kumea ahoan zuela bizkorra izan eta urrun ihes egin zuen.

Umeak etxera heldu zirenean kristoren bronka jaso zuten baina harro zeuden hartz baten bizia salbatu zutelako.