UNAI BASURKO URIBE KOSTAKO INSTITUTUAN

2012ko May 10Maiatzaren 9an Unai Basurkok bisita berezi bat egin zuen Plentziako institutura, bertoko 3. DBHko ikasleek elkarrizketa bat egin behar baitzioten.

Ikasle hauek, azkenaldian lan ezberdinak egiten ibili dira euskarazko ikasgaian, Unairi egindako elkarrizketaz aparte, itsasoarekin harremana duten beste kirolari batzuei egin baitiete elkarrizketak. Haien artean Eunate Agirre, Mikel Rotaetxe, David Bustamante eta beste hainbat kirolari pasatu dira Uribe Kostako institututik.

Ikasleak, kazetari profesionalak izango balira bezala, elkarrizketa prestatzen ibili dira azken asteetan. Lehenengo, ikerketa lanak eginez eta gerora Unairi egin behar zizkioten galderak prestatzen. Unai oso gustura erantzun zituen gazteek prestatutako  galderak,hala nola nolakoak izan ziren bere hastapenak edota nolakoa den mundu bira bat gauzatzeko beharrezkoa den entrenamendu psikiko eta fisikoa.

Ikasle batzuk galderak egiten zituzten bitartean beste batek elkarrizketa osoa grabatzen zuen gerora hau editatu eta maketatu ahal izateko.

Bukaeran, Unaik ikasleek eta andereñoak  egindako lana eskertu zuen eta beren etorkizunerako zorte ona opa zien.

Elkarrizketan egindako argazki guztiak ikusi nahi badituzu egin klik hemen.