Sarituak Pakea Bizkaian

2011ko May 17Etorkizuneko idazleak Pakea Bizkaian

Atzo, gure web orrialdeko “Zure istoriotxoa” atalean idazteagatik sarituak izan diren eskola umeak etorri ziren. Sarituak hurrengoak izan ziren: Aixerrotako Jon Paul, Santa Mariako June Herreros et a Ander Deuna Ikastolako Joana Moso. Hirurak beren senideekin etorri ziren.

Beren saria gure egoitzan jaso ostean, Jon Paul, June eta Joana Unai Basurko eta senideak belaontzira hurbildu ziren hau ikusteko eta kapitainarekin Ipar Lurmuturreko espedizioko bizipenei buruz hitz egiteko.

Umeak belaontzia ikusten zuten bitartean, tripulazio kideek belaontziko konponketa eta egokitze lanekin jarraitu zuten, hurrengo espediziorako prestatuta izateko.