ISTORIOTXOEN LEHIAKETAKO SARITUEKIN IRTEERA

2012ko June 22Atzo, Unai eta Pakea Bizkaiako beste bi ontzilari, azkenengo hilabeteetan martxan izan dogun Istoriotxoen lehiaketako sarituekin batera itsasora atera ziren.

Arratsalde haizetsua zenez, ez ziren kanpora gehiegi atera, Abra barrukaldean zegoen haizearekin, proaldeko bela bakar batekin Bizkaiako zubipetik nabigatzeko aukera izan baitzuten.

Alain, Jon Ander, Aingeru, Edurne eta Idoia beren guraso eta ahizpa nagusiarekin batera etorri ziren belaontzira eta danak batera atera ziren itsasora.

Mila esker idatzitako istorio landuengatik  eta atzoko arratsaldea gurekin igarotzeagatik!!! Ea datorren astean zuen istoriotxoak irakurtzeko aukerarik badaukagun.

Sarituen istoriotxoak berriro irakurri nahi badituzu, egin klik hemen.

Atzoko irteeran ateratako argazkiak ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.