PAKEA BIZKAIA PICO IRLAN

2011ko August 29Pakea Bizkaiako ontzilariak, Faialeko iparraldean dagoen Pico irlara joan ziren atzo

Bertan San Roke herrian dagoen bale industriaren museoa bisitatu zuten. Museo hau baleontzien ontziolak zeuden eraikuntza berdinean dago eta bertan, kaxalotearen olio eta haragia zain eta irinan eraldatzeko erabiltzen zituzten labeak, erramintak eta galdarak ikus daitezke. Arratsaldean Lajes do Picon dagoen Baleeiroen museora bisita egin zuten, honetan argazki, irudi, arpoi, txalupa eta beste gauzen bitartez, baleak eskuz ehizatzen zituzten arrantzaleen bizitza nolakoa zen irudikatzen da. Kaxaloteak ehizatzeko, itsasora bale txalupekin ateratzen ziren belaz edo arraunean, eta gero hauen bitartez berriro ekartzen zuten hildako balea portura.

Baleen ehiza laurogeigarren hamarkadan bukatu bazen ere, urtero, irla guztietako biztanleek, omenaldia egiten diete arrantzaleei Semana dos baleeiros deitzen den jaialdi bat ospatuz. Festa hau bale arrantzaleen ondare deklaratu berri duten Lajes do Picon ospatzen da, herri onek ohore handiz titulu hau erakusten duelarik. Aste honetan zehar “casas do botes” irekitzen dituzte bertatik arrantzaleek erabiltzen zituzten Flechas do Pico edo txalupak atera, konpondu eta hauekin itsasoratzeko.

Urtero estropada oso berezi bat ospatzen dute eta horretarako irla guztietako txalupak datoz. Honetan gizon eta emakumeak bale arrantzaleak izango balira bezala, haien artean lasterketa egiteko itsoratzen dira, aintzinean kaxalotea arrapatzeko egiten zuten bezala. Estropada hau Euskal Herrian ospatzen ditugunen oso antzerakoak dira eta Pakea Bizkaiako ontzilariek ikusi ahal izan zuten. Atzo belazko estropadan 31 txalupa parte hartu zuten eta arraunean 10. Leiha handia egon zen baina azkenean Faial eta Picoko txalupek irabazi zuten