Pakea Bizkaia DINAMARCARA heltzen da

2010ko September 27Irailak 25ean, PAKEA BIZKAIA Copenhagen-eko portura iritsi da, Noruegako Stavanger hiritik atera eta nabigazioan bi egun pasa eta gero.

Hasierako 24 orduetan 15 korapiloetako HM-ko haize konstanteak egon ziren, eta 8-9 korapiloetako bataz besteko abiaduran nabigatu zuen PAKEA BIZKAIAk. Ondoren, baldintzak aldatu ziren, haizea jeitsiz eta euria hasiz. Nabigazioa nahiko konplikatua izan zen, 3 milietatik harago ez zelako ezer ikusten eta bertan itsasontzien trafikoa oso dentsoa delako, Jylland penintsulako iparraldeko punta pasata Baltikoko itsasorako sarrera baita.

Copenhaguen, Pakea Bizkaia taldea Europako Ingurugiro Agentziako partaideekin elkartuko da, etorkizuneko espedizioetako elkarlanen inguruan hitzegiteko.