PAKEA BIZKAIA ST JOHNSEN

2011ko August 12Pakea Bizkaia Ternua-ko hiriburura astearte goizean heldu zenetik, ontzilariak belaontzia eta beste hainbat gauza prestatzen ibili dira, hurrengo astean Atlantikoa gurutzatzeko asmoz.

Egun hauetan komunikabide ezberdinekin izan dituzte elkarrizketak. Alde batetik, Ternua-ko egunkari garrantzitsuena den The Telegrame-en agertu egin da Pakea Bizkaiaren espedizioari buruzko berri bat, aurreko egunean ontzilariekin elkarrizketa bat egin ostean. Bestetik CBC telebista nazionaleko “Here and now” programan beste agerraldi bat izan dute. Bietan, asteazken arratsaldean egindako ate irekien jardunaldietarako deialdia iragarri zen. Ate irekiak oso harrera ona izan zuten, bai herritarren artean zein turisten artean.

Kapitaina azken egunotan iragarpen meteorologikoak ikertzen ibili ostean, larunbat goizean itsasora ateratzea erabaki du. Hala izanda, Atlantiko eta etxerako bide erdian dauden Azores irletara ailegatzeko, nabigatu behar duten 1200 itsas milietako itsasaldia hasiko dute.