PAKEA BIZKAIA RIAS BAIXAS ESTROPADETAN

2012ko August 10Gaur goizean Unai Basurko eta Rias Baixas estropadetan parte hartuko duten ontzilairak Galiziarantz atera dira.

Gaur goizean, Unai Basurko eta ontzilari talde bat Galiziako Sadarantza lurretik atera dira, han Pakea Bizkaia bait dago haien zain. Sadatik Vigora nabigatu behar dute non, datorren asteartean, Rias Baixas estropadak hasiko dira.

Uztailean ospatu ziren Rias Altas estropadetan gertatu zen bezala, belaontzia eta bere eskifaiak estatuko beste hainbat itsasontzirekin parte hartuko dute. Oraingoan, Vigotik 90 belaontzi eta 800 ontzilari inguru itsasoratuko dira. Etapak hurrengoak izango dira:

Abuztuak 14: VIGO-SANXENXO
Abuztuak 15: SANXENXO-A POBRA
Abuztuak 16: A POBRA-CABO DE CRUZ
Abuztuak 17: CABO DE CRUZ-COMBARRO
Abuztuak 18: COMBARRO-VIGO

Hurrengo egunetan, ontzilariak belaontzian lan egingo dute estropadetarako prest egon ahal izateko.

Atrás