MANIOBRAK PAKEA BIZKAIAN

2012ko July 13Aste honetan Pakea Bizkaiak itsasaldi labur eta ezberdin bat egin du Getxoko portutik gehiegi aldendu barik.

Astearte arratsaldean Unai Basurko ontzilari talde batekin batera itsasora atera zen, hauekin behin eta berriro maniobrak errepikatu ahal izateko. Askotan, itsasora ateratzen garenean, maniobrak eta belaontziko lanak  automatikoki egiten dira eta ez dugu astirik izaten pausuak era egoki batean asimilatzeko. Horregatik ontzilariak eta Unai bera, asetuta geratu ziren maniobrak behin eta berriro egin eta azaldu ostean.

Gaua Castroko portuan igaro ostean, asteazken goizean berriro itsasoratu ziren eta maniobrak eta teoria errepasatzeaz gain, irudiak grabatu zituzten.

Ostegunean belaontzia berriro Getxoko portuan deskantsatzen zegoenez, Getxo Kirolen jarduera ezberdinetan parte hartzen duten hainbat umeren bisita jaso genuen.

Castrora egindako itsasaldian ateratako zenbait argazki ikusi nahi badituzu, egin klik hemen.