PAKEA BIZKAIA PROIEKTUARI HARRERA EZINHOBEA DONOSTIAN

2012ko May 18Atzo Unai Basurko nabigatzaileak Pakea Bizkaia proiektu osoaren azkenengo 5 urteei buruzko hitzaldi-proiekzio interesgarria eskaini zuen Donostiako Aquariumean.

Nabigatzaileak bere hastapenak bela munduan nolakoak izan ziren kontatzeaz gain, gaur egungo hezkuntza proiektua aurkeztu eta aurreko lehiaketak aipatu zituen.

Hitzaldira etorritako guztiek orain dela gutxi estreinatutako “Pakea Bizkaia, lehiaketetatik hezkuntzara” dokumentalaren kopia bat etxera eraman ahal izan zuten.

Hitzaldi honek, Gipuzkoa Kosta egitasmo barruan egin behar diren jarduera ezberdinei hasiera ematen dio. Pakea Bizkaia belaontzia  igandean helduko da Hondarribiara, gerora Pasaia, Getaria eta Mutrikuko herrietan ere porturatuz.