PAKEA BIZKAIAREN LAGUNTZA OPERAZIOA ARRASKATSUA IZAN DA

2013ko January 9Vendée Globen parte hartzen duen suitzarren belaontziari egindako gasoil horniketa arrakastatsua izan da. Pakea Bizkaiak Antartikarako bidea jarraitzen du etaa Stamm Frantziarantz jarraituko du bakarrik nabigatzen. Team Cheminées Poujoulatek Unai Basurkori eta bere taldeari izugarri eskertu diote “izandako erreakzioa eta jokabidea horrelako momentu zailetan”.

Pakea Bizkaiako taldeak babesturiko kaleta batean atseden hartu ondoren gauean zehar, asteazken goizean haizeak 60 korapilokoak ziren Hornos Lurmuturreko itsasargian. Bertarantz abiatu da Pakea Bizkaia eguraldia hobetuko zuelako esperantzaz eta “Caleta Leones”en aingura bota dute. Basurkok zuzentzen zuen tripulazioa maniobraren prestakizunekin hasi da suitzar nabigatzailea sorosteko. Ordu bat baino pixka bat gutxiagon , 09.30 aldera Txileko orduan (13.30 lekuko orduan), Cheminées Poujoulat belaontzia Lurmuturraren atzetik azaldu da eta belaontzi euskaldunaren zenbait tripulatzaile gerturatu dira ontzi-laguntzailean ontzian igotzeko eta etxera iristeko behar zuen gasoila emateko. Bitartean, beste tripulatzaileek belaontzia kontrolatzen zuten, izan ere, Pakea Bizkaia irlatik oso metro gutxira zuen aingura botata eta Cheminées, horren popara zegoen lotuta soka batez.

Behin erregaia hornituta eta Bernardek pixka batez atseden hartu ondoren, izan ere, energiarik eta pilotorik gabe zeraman nabigatzen, atsedenik hartzen uzten ez zion glaziar hotz batean igandetik eta azken hiru egunetan 5 orduz lo egin ondoren soilik, Poujoulatek Frantziarako bidearekin jarraituko du. Stamm oso nekatuta dago eta orain pixka batez lo egin ahal izango du. “Bernard Stamm bezalako nabigatzaile bat laguntzea plazer bat izan da, hala nola kirolari aparta eta persona oso ona. Batzutan, patuak Cabo de Hornos bezalako babesgabeko planetako leku batean elkartzeko aukera suertatzen du”, dio Basurkok.

Team Cheminées Poujoulatek esan du gauean, bateriak behar haina karkatuta daudenean eta komunikabideak berriro dabiltzanean, Bernard Stammek 2012-13ko ediziotik erretiratuko dela jakinaraziko diola Vendée Globeren zuzendaritzari. Team Cheminées Poujoulatek Unai Basurkori eta Pakea Bizkaia taldeari “beren laguntza preziatua eta momentu zailetan izandako erreakzioa eskertu nahi diete. Nahiz eta kirol-epilogoa ez den espero dena, itsasoko historia honi gizarte-dimentsio indartsua emateko aukera eman dio”.

“Biok geure nabigaziorekin jarraitu behar dugu. Bernard iparralderantz nabigatzen hasiko da Pazifikoan eta Indikoan egun askoz nabigatu ondoren eta Pakea Bizkaia berriz, 65 gradorantz nabigatzen jarraituko du helgoalderantz. Nabigazio ona opa diogu, les Sablesera laster iritsi dadin. Lagun euskaldunak betirako dituela gogoratzen diogu Bernardi. Zorte on lagun!”, opa dio Basurkok Stammi.

Pakea Bizkaia eta bere tripulatzaileak Antartikarantz nabigatzen ari dira oso ezaguna den Drake pasagunetik eta datozen hiru egunetan edi-bortzitzak diren mendebaldeko haizeekin nabigatuko dute.

Atrás