Itsas Bioaniztasunaren ikerkuntza

2012ko March 2Bizkaiako Golkoko zetazeoen ikerkuntzan eta zainketan dabilen AMBAR kolektiboak, hitzaldiak eta behaketak egiteko irteerak egiten hasiko da udaberri honetan.

Larunbat honetan, martxoak 3, zetazeoak ezagutzeko hitzaldi bat eskainiko dute Busturian dagoen Madariaga Dorretxean, Biodibertsitaterako zentruan. Ondoren Matxitxakora hurbilduko dira zetazeoak behatzera.

Ekintzaren ordutegia 10.30etatik (hitzaldiaren hasiera) 13.30ak arte izango da (Matxitxakon amaituko da).

Parte hartu nahi baduzu zure izena eman Madariaga Dorretxean, 94 687 04 02 telefonoan. Hurrengo hilabeteetan ere, irteerak egingo dira Bermeotik ateratzen den Hegaluze itsasontzian. Izena emateko epea hasi da, beraz parte hartu nahi baduzu deitu ahalik eta azkarren zenbaki berdinera.

Informazio gehiago: http://www.ambarcetaceos.com