Iragarpen on baten zain

2011ko June 30Bi aste ta erdi Groenlandian zehar nabigatzen ibili eta gero, gure PAKEA BIZKAIA, Narssaqeko portuan dago.

Bi aste ta erdi Groenlandian zehar nabigatzen ibili eta gero, gure PAKEA BIZKAIA, Narssaqeko portuan dago. Leku hau Groenlandiaren hegomendebaldean kokatuta dago eta bi egun daramatza portuan lotuta, eguraldiak Kanadara joateko baldintza egokiak eskeini arte. Irlaren hegoaldeko Cape Farwellen (Groenlandiaren hegoaldeko lurmuturra) ezarrita dagoen erauntsi gogorrak ipar ekialdeko 50-60 korapiloko haizeak altxatu ditu, hori dea eta, PAKEA BIZKAIA portuan geratuko da iragarpen egoiki baten zai.

Eguraldiaren iragarpenaren arabera, osteguna 30ean, eruntsia ekialderantz joango da, beraz, horrek bidaian aurrera jarraitzea ahalbideratu beharko luke.