Pakea Bizkaia Expovacaciones lehiaketan izango da

2013ko May 2Unai Basurko belaontziaren kapitaina eta proiektuaren zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismo eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusiari, Gabino Martínez de Arenazari Antartika helburu geografikotzat izan zuen espedizioaren argazkia eman dio. Horrez gain, Basurko standa bisitatu duen segizio-taldearekin bat egin du. Horien artean, Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordea zegoen. Dohainik eta agortu arte egutegiak, lehenengo espedizioaren dokumentala eta ingurumen-kontzientziazioa, hala nola Bizkaiako eta Euskadiko sustapena helburutzat duen gizarte hezkuntza-proiektuaren inguruko informazio eranskinak eskuratu daitezke.

Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektua Bilbao Exhibition Centren (BEC) maiatzaren 2 eta 5 bitartean leku izango duen Expovacaciones lehiketan izango da Bilbao Bizkaiaren standean.

Gaur, bertan, Unai Basurko belaontziaren kapitaina eta proiektuaren zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismo eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusiari, Gabino Martínez de Arenazari Antartika helburu geografikotzat izan zuen espedizioaren argazkia eman dio. Horrez gain, Basurko standa bisitatu duen segizio-taldearekin bat egin du. Horien artean, Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordea eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendari orokorra zeuden.

Patroia eta Pakea Bizkaiaren tripulazioa Getxora (Bizkaira) iritsi ziren duela ia hilabete, 14.000 milia 6 hilabetetan nabigatu ostean eta hainbat kostatan aingura bota ondoren: Kanariar Uharteak, Galizia, Cabo Verde, Argentina, Txile, Uruguay eta Antartika.

Standean espedizioei buruzko bideoak daude ikusgai. Horietan (Ipar Lurmuturra, Groenlandia-Ternua eta Antartika) Bizkaiko eta Euskadiko irudia, izan diren portuetan zabaldu dute, lurraldea sustatuz. Pakea Bizkaiak espedizioetan zehar lehorreratzen den portu gehienetan, hainbat jarduera burutzen ditu, besteak beste, proiekturen inguruko hitzaldiak ematen ditu patroiak eta ate-irekien egunak antolatzen dira ontzian.

Bilbao Bizkaiaren standean dohainik eta agortu arte eskuratu daitezke egutegiak, lehenengo espedizioaren dokumentala eta ingurumen-kontzientziazioa, hala nola Bizkaiko eta Euskadiko sustapena helburutzat duen gizarte hezkuntza-proiektuaren inguruko informazio eranskinak.

Atrás