Pakea Bizkaiak bi aste bete ditu Atlantikoa zeharkatzen

2012ko November 14Asteartea izan zen egunik zailena Afrikarantz zihoan ekaitz batek fronte hotz bat ekarri zuelako.

Bi aste bete dira Cabo Verdetik Buenos Aireserako zeharkaldiak hartuko dituen hiru astetatik. Azken egunetan, Pakea Bizkaia hegoekialdeko haize alisioekin jarraitu du nabigatzen. Asteburua iristen zen heinean, geroz eta gradu gehiago zituen iparekialdekoetan bilakatu ziren.

Haize horiek popa itxiarekin utzi zieten nabigatzen, aparailua “asto belarrietan” jarriz, ababor aldean izanik bela handia eta yakeea estriborrean, txanbergaren laguntzaz. Belaontzia horrela maneiatzea, ontzizainak adi egotea behartzen ditu, izan ere, hanka-sartze batek ontzia nahigabe, amula aldatzea eragin baitezake, aparailuan arazoren bat sortuz. Igande gauean, batik bat, 26 korapiloko euri-jasa batek, lagundu zuen belaontzia.

Tripulazioak modu honetan nabigatu zuen astelehen gauean istriborrera jartzea erabaki zuten arte, aste bat baino gehiagoz, ababorrera egin eta gero, izan ere, iparekialdeko haizeak Brasileko kostarantz gerturatu zituen.

Atzo, asteartea, nabigazio aldetik egunik zailena izan zen, Afrikarantz zihoan ekaitz bateko fronte hotz bat askatu baitzen, Atlantikoaren erdian. Tripulazioak ontzia prestatu eta inguratu zuen haize bortitzen iritsiera zela eta. 15.30etan iritsi ziren, aldaketa barometriko handia egonik eta erabateko lasaitasuna ekarriz gero, baina itsaso oso zakarra. Bi ordu beranduago, hegoekialdeko haizea indartu zen 37 korapilotara iritsiz. Pakea Bizkaiak borrokan zebiltzan bi itsasoen artean leku bat bilatzen zuen, bata iparraldekoa zen eta bestea, iparrekialdekoa. Bela handian kizkur bat izanik nabigatu zuten eta trinketarekin bakarrik, 10 korapilo baino gehiago, tripulazioari arreta mantentzea eskatuz eta segurtasun neurriak muturreraino eramanez txaleko, arnes eta ur-jantziekin, besteak beste.

Azkenean, hiru orduren buruan, hegoekialdeko haizeak izugarrizko euritea ekarri zuen, ordubetez etengabeko prezipitazioak izanik. Gelditzean, esperotako haize jaitsiera ekarri zuen, 20 korapilo arteko intentsitatea izanik azken gauean. Tripulazioa ernai ibili zenez, goizean prestatutako dilista lapikoak zai zituzten.

Azken egunetan, haize bortitzek eta nabigazioa dela eta sortutako kalte txikiak konpontzen ibili da tripulazioa.

Datozen egunetan, aurreikuspenek haize leun eta ekialdeko-erdikoek, Pakea Bizkaia antizikloiaren iparraldera lagunduko dutela diote, Río de la Platara iritsi arte.

Atrás