Pakea Bizkaia Antartikako Shetland Irletara iritsi da

2013ko January 15Pakea Bizkaia larunbatetik 25 de Mayo irlan dago.

Pakea Bizkaia larunbateko arratsaldeko 17.00etatik (Argentinako orduan)25 de mayo irlan dago, hegoaldeko Shetland Artxipelagoan, hegoaldeko 62 graduan.

Hornos Lurmuturretik Potter Kaletarako 500 miliatako nabigazioa, 962 milibaretako ekaitz oso bortitzagatik ihesi egindako lasterketa bat izan da.

Pakea Bizkaia intentsitate erdiko mendebaldeko haizeekin nabigatu zuen. Singladura onei esker, ekaitzaren zentroaren ekialdetik 60 miliatara kokatu ziren. Azkenean, ekaitzak goia jo zuen, belaontzia Shetland irletara iristeko 100 miliatara zegoenean. Azken orduetan hegoaldeko haize moderatuekin nabigatu zuen, 30 korapilo arteko haize-boladekin eta bizkarrean etengabeko elurteekin. Horrela, presio baxuko iparraldean eman ziren 70 korapiloko haizeak ekidin zituzten. Larunbatean zehar ez ziren 2 gradu zentigraduko tenperaturak gainditu. Hegoaldeko haizeak zirela eta, sentsazio termikoa zero apitik 10 gradukoa zen eta horrek tripulatzaileak beharrezkoa zen guztiarekin janztea behartu zituen.

25 de Mayo irlara egindako iritsiera kontuz egin behar izan zen, izotz, iceberg eta etengabeko elurteak maniobra zailtzen baitzuten.

Azkenik, Pakea Bizkaiak Potter Kaletako graziar baten parean bota zuen aingura, “Carlini” izeneko base zientifikotik gertu. Horiek ongietorria eman zieten eta beren egoitzan afaltzera gonbidatu zituzten. Badia barruan zegoen olatua zela eta, tripulazioa igandean zehar ontzian egon zen zenbait kalte konpontzeko. Nahiz eta olaturik ez egon, Kepa Acero surflariak goiza aprobetxatu zuen neoprenozko eta artilezko jantzia probatzeko. Uraren tenperatura ur azpitik 2 gradukoa zen eta Acerok hori jasan zuen orduerdiz arraun egiten.

Datozen egunetan, Pakea Bizkaiaren nabigazioa izotzen egoerak eta klimatologiak ezarriko du. Horiek aldekoak badira, belaontziaren hurrengo helmuga Decepción Irla izango da, pixka bat hegoalderago.

Tripulazioa oso kontent dago Drake Pasabidean egindako nabigazioarekin eta Antartikako lehenengo helmuga geografikora iritsi izanagatik. Espedizio honetan ezarritako bestelako helburuak betetzea espero dute, izan ere, izotzak ez badu galarazten 65 gradurarte iristeko asmoa dute.

Argazki gehiago.

Atrás